XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eliseo (ez Elysee). Frantziako lehendakaritzaren egoitza.

eliza (ez eleiz), 'eliza bat', baina 'eliz barruti' . v. 87. ARAUA.

elkarbizitza. 'Elkarbizitza zaila da' beharrean, hobe perifrasia erabiltzea: 'Elkarrekin bizitzea zaila da'.

elkarrizketak. v 138-147. ARAUAK.

elkarte. Gauza larregitarako erabiltzen da.

Hor daude 'batasuna', 'batza', 'bazkuna', 'elkargoa', 'baltzua', 'erakundea' ...

emaitzak, kiroletako emaitzak.

Beti zifretan: '6-2 irabazi zuen Osasunak'. v. 209. ARAUA.

emale. e. emaile.

eman, emaile.

Ez erabili 'eman zen' 'gertatu' edo 'jazo' aditzen zentzuan.

Beste alternatiba bat: 'agitu izan'.

Adibidez, erdararen kalko hutsa da 'negoziazioak emango dira' edo 'ez dira ematen baldintza egokiak'.

Horien ordez: 'Negoziazioak izango dira', 'ez dago baldintza egokirik'.

emendakin, emendatu.

h. zuzenketa, zuzendu.

'20 zuzenketa proposatu ditu EAk lege proiekturako'.

emir, emirrerri.

Emmy sariak, Emmyak (maiuskulaz).

Estatu Batuetako telebista sariak.

-enaren. Atzizki honi buruz, v. 77. ARAUA.

enbarazu / haurdunaldi.

Enbarazu: traba, oztopo.

enbidia. e. inbidia, bekaizkeria.

Enea. Bigarren osagai hau dute etxe izen askok.

Deklinatzean: 'Enean', 'Eneko', 'Enera', 'Enetik'.

Adibidez: 'Ajuria Eneko Ituna', 'Martxeli Enetik bota dituzte eskuaterrak'.

'-enea' osagaia aurreko hitzari loturik egon liteke batzuetan ('Kondenea'), baina honek ez du ezertan aldatzen deklinabideaz esandakoa.

energia (ez enerjia).

enfant terrible. Ez gehiegi erabili.

enfrentamendu. h. aurkaketa, liskar, tiroketa...

engaiamendu = konpromezu.

engaiatu = konprometitu / fitxatu (kirolari bat kontratatu).

enganatu. e. engainatu.

engoitik. Hala ere, ordea / hemendik aurrera / jadanik, dagoeneko.

enkante, enkantean saldu (ez enkantatu).

enklabe. h. gune, toki, lurralde.

enkoadratu. e. koadratu.

enmaskaratu. e. maskaratu, mozorrotu.

enpapelatu. e. papereztatu.

enparantza = plaza.

enperadore, enperatriz, inperio.

enplegu. h. lanpostu, lanbidea.

enpresa, enpresari.

entitate. h. erakunde / garrantzi.

entonazio. e. intonazio.

entrecote. e. entrekot.

entrepresa. e. enpresa.

entresaka. e. leiho. v. 110-112. ARAUAK.

entsalada (ez ensalada).

entseatu. e. saiatu.

entseiu (= saio), entseiatu.

Rugbyko jokaldi bat ere bada 'entseiua'.

Literatur jeneroa 'saiakera' da, ez 'entseiua'.

entzerrona. e. itxialdi / segada.

entzutegi / auzitegi / epaitegi.

Bereizketa hau Espainiako zuzenbide sistemari dagokio, eta gaztelaniazko 'audiencia / tribunal / juzgado' bereizketaren itzulpena da.

Estatu espainiarretik kanpo, ez du zentzurik bereizketa hau egiteak.

Kasu horretan auzitegi eta epaitegi nahiko beretsuak dira, sinonimoak, eta 'entzutegi' ez erabili.